Ekainberrik jarduera eta produktu berriak eskainiko ditu

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 18a

Ekainberrin hainbat berrikuntza jarri dituzte. Jarduerak gehitu dizkiote, sakelakoetarako aplikazioa ere sotu dute bisita gidatuak egiteko eta webgune berria ere prestatu dute. Gaur goizean aurkeztu dituzte berrikuntza guztiak. Ekain abentura dela” Ekainberriko eskaintzaren izarra” azaldu du Juanjo Aranburu Ekainberriko Zuzendariak. Bi ordu inguruko ibilbidea izango da, eta hasteko erreplika bisitatuko dute bertaratzen diren turistek. Aranburuk azaldu duenez, kobako zaitirik garrantzitsuenak ikus daitezke bertan, “margoen ehuneko 90a”. Ondoren erakusketa finkora pasako lirateke eta amaitzeko hainbat jarduera egingo dira. Ehizerako erabiltzen zituzten tresnekin ibili eta sua nola egiten den erakutsiko dute, besteak beste. Ekain Audio-Tour Appizena su sakelakoaren aplikazioak, eta smartphoneentzako dago zuzenduta. Bertan, Zestoatik Ekainberriraino, Sasatarrain bailaran barrena dauden ondarre multzoak azaltzen ditu. Audio gida formatua dauka; “argazki, mapa, audio, eta testuen bidez”.  

Aurkezpenean, erreplika erakusten

Ekainberrin hainbat berrikuntza jarri dituzte. Jarduerak gehitu dizkiote, sakelakoetarako aplikazioa ere sotu dute bisita gidatuak egiteko eta webgune berria ere prestatu dute. Gaur goizean aurkeztu dituzte berrikuntza guztiak. Ekain abentura dela” Ekainberriko eskaintzaren izarra” azaldu du Juanjo Aranburu Ekainberriko Zuzendariak.

Erreplikako zaldien irudiak

Bi ordu inguruko ibilbidea izango da, eta hasteko erreplika bisitatuko dute bertaratzen diren turistek. Aranburuk azaldu duenez, kobako zaitirik garrantzitsuenak ikus daitezke bertan, “margoen ehuneko 90a”. Ondoren erakusketa finkora pasako lirateke eta amaitzeko hainbat jarduera egingo dira. Ehizerako erabiltzen zituzten tresnekin ibili eta sua nola egiten den erakutsiko dute, besteak beste.

Gidaria, Ekainen jendea bizi zen garaian ehizean nola egiten zuten azaltzen

Ekain Audio-Tour Appizena su sakelakoaren aplikazioak, eta smartphoneentzako dago zuzenduta. Bertan, Zestoatik Ekainberriraino, Sasatarrain bailaran barrena dauden ondarre multzoak azaltzen ditu. Audio gida formatua dauka; “argazki, mapa, audio, eta testuen bidez”.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide