Maiatzaren 22rako festa batzordearen bilera antolatu dute Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 22an (asteartea) udako ekitaldiak eta festak antolatzeko festa batzordearen bilera deitu du Zestoako Udaleko Kultura batzordeak. Batzarra 19:30ean hasiko da Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan. Bileraren gai zerrenda zein izango den ...

Maiatzaren 22an (asteartea) udako ekitaldiak eta festak antolatzeko festa batzordearen bilera deitu du Zestoako Udaleko Kultura batzordeak. Batzarra 19:30ean hasiko da Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan. Bileraren gai zerrenda zein izango den ere aurreratu dute. Hasteko, uztailean eta abuztuan herrian antolatu nahi diren ekitaldien proposamenak jasoko dituzte, “gaia landuta ekartzea komeni da”, esan dute. Segidan, uda amaierako kontzertuaren proposamenak jasoko dituzte. Eta, bukatzeko Amabirjinen inguruan ere ariko dira, “batik bat iluntzeko edo gaueko musika emanaldiak lotzen saiatuko gara, hartara taldeak lotzen hasteko”.

Herritarrei bilerara azaltzeko gonbita luzatu die Udalak, “herriko jaiak denon gustukoak izatea nahi badugu, denon iritzi, proposamen eta inplikazioa behar baita. Jai herrikoi eta parte-hartzaileak izateko, jai batzordean adostu eta antolatu beharko ditugu hainbat gai”. Bileraren garrantzia nabarmendu dute udal ordezkariek, “festetako bilera horretan hainbat erabaki hartu behar direlako”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide