Arraio Irratiak seigarren urteurrena ospatzeko askotariko ekimenak izango dira asteburuan. Gaur 18:00etan II. Futbito Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte Poligonon. 22:30etik aurrera, berriz, gaztetxean didgeridoo kontzertua izango da, Iban Nikolairen eskutik. Bihar Plazak bete ekimenarekin bat egingo dute arraiozaleek. Arratsaldean futbito txapelketaren finala jokatuko dute, ondoren trikipoteoa egingo dute eta eguna amaitzeko Gaueko Itzalak eta Folkoreren kontzertuak izango dira, gaztetxean.
