Getariako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren lehenenego hamabostaldirako. Lau eta hamabi urte bitartekoek hartu ahal izango dute parte, eta izena emateko epea maiatzaren 21etik ekainaren 1era bitartean egongo da zabalik. Antolatzaileek adierazi dute data amaitu ondoren izena ematen dutenak ez dituztela onartuko. Izena emateko orria www.getaria.net helbidean eskuratu daiteke, eta ordainagiriarekin batera kiroldegian aurkeztu beharko dute.
Era berean, udalekuen inguruko zehaztapenak emango dituzte hilaren 24ean egingo duten bileran; Gaglo gaztelekuan (Alongegia) elkartuko dira, 18:00etan. Getariako kiroldegia kudeatzen duen BPX enpresak izango du aurtengo udalekuen ardura.