Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 18a

Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide