Hondakinak eta olioa birziklatzeko kanpaina hasi du Urola Erdiko Mankomunitateak

Ane Olaizola 2012ko maiatzaren 17a

Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina jarri du abian, paperezko, kartoizko, plastikozko, metalezko, eta beirazko eta brik ontzi hondakinak eta erabilitako olioa birziklatzea sustatzeko asmoz. Ecoembes, Ecovidrio eta Ekogras erakundeekin batera sortu du ekimena, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen baitan dauden udalerrietako —Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa­— etxeetan hondakinak eta olioa gaika biltzeko liburuxkak banatuko dituzte. Bertan, 12 itsasgarri izango dituzte, eta herritarrek euren datuekin bete beharko dituzte; hala, birziklatzerakoan, eranskailua ontzian itsatsiko dute, eta modu horretan eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzeko bazkari edo afari baterako zozketan hartuko dute parte. Zozketak hilero egingo dituzte, 2013ko maiatzaren 31ra bitartean. Birziklatzeari buruzko informazio guneak ere jarriko dituzte. Azpeitian, plaza nagusian izango dira gaur, 16:00etatik 20:00etara bitartean; Zestoan, bihar izango dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Laranjadi Plazan. Azkoitian, igandean jarriko dute informazio gunea, plazan, 10:00etatik 14:00etara artean. Gaiaren inguruan informatzeaz gain, Birziklatzearen magoa ikuskizuna eskainiko dute hiru herrietan. Mankomunitatearen arabera, hondakinak birziklatzeko garaian «funtsezkoa» da ontzia «erabilgarria izateari uzten dion unean» bereiztea. «Hobea izango da gaika jasotako hondakinen eta eratorritako lehengaiekin fabrikatuko diren produktu berrien kalitatea». Olioaren kasuan, biodiesela sortzeko baliabide bat «alferrik galtzea» saiesten dela gogoratu du erakundeak. Bigarren eskuko azoka, gaur Azpeitiko informazio gunea bidezko merkataritzaren eta bigarren eskuko [...]

Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina jarri du abian, paperezko, kartoizko, plastikozko, metalezko, eta beirazko eta brik ontzi hondakinak eta erabilitako olioa birziklatzea sustatzeko asmoz. Ecoembes, Ecovidrio eta Ekogras erakundeekin batera sortu du ekimena, eta Urola Erdiko Mankomunitatearen baitan dauden udalerrietako —Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa­— etxeetan hondakinak eta olioa gaika biltzeko liburuxkak banatuko dituzte. Bertan, 12 itsasgarri izango dituzte, eta herritarrek euren datuekin bete beharko dituzte; hala, birziklatzerakoan, eranskailua ontzian itsatsiko dute, eta modu horretan eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzeko bazkari edo afari baterako zozketan hartuko dute parte. Zozketak hilero egingo dituzte, 2013ko maiatzaren 31ra bitartean.

Birziklatzeari buruzko informazio guneak ere jarriko dituzte. Azpeitian, plaza nagusian izango dira gaur, 16:00etatik 20:00etara bitartean; Zestoan, bihar izango dira, 10:00etatik 14:00etara bitartean, Laranjadi Plazan. Azkoitian, igandean jarriko dute informazio gunea, plazan, 10:00etatik 14:00etara artean. Gaiaren inguruan informatzeaz gain, Birziklatzearen magoa ikuskizuna eskainiko dute hiru herrietan.

Mankomunitatearen arabera, hondakinak birziklatzeko garaian «funtsezkoa» da ontzia «erabilgarria izateari uzten dion unean» bereiztea. «Hobea izango da gaika jasotako hondakinen eta eratorritako lehengaiekin fabrikatuko diren produktu berrien kalitatea». Olioaren kasuan, biodiesela sortzeko baliabide bat «alferrik galtzea» saiesten dela gogoratu du erakundeak.

Bigarren eskuko azoka, gaur
Azpeitiko informazio gunea bidezko merkataritzaren eta bigarren eskuko azokaren baitan jarriko dute. Azpeitiko Udalak antolatu du zazpigarren aldiz azoka, eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik, plazan. Herritarrek, bisitari izatetik haratago, salmenta postua erreserbatzeko aukera dute, 943-67 02 49 telefonora deituta. Postua erreserbatu nahi ez dutenek 16:00etatik 17:00etara bitartean norberak bere gauzak eraman ditzake plazara, eta berak jarritako prezioakin gordailu-salmenta izango dute. Azoka amaitzean, saldu ez dena jasotzera itzuli beharko dute. Zerbitzu guztiak doakoak izango dira, eta arropa ezik beste produktu guztiak onartuko dituzte. Ezinbestekoa izango da produktua erabilia eta egoera onean egotea.

Bidezko merkataritza azokan, berriz, salmenta ugari izango dira, «ingurumena eta giza eskubideak behar bezala zainduz lan eginda».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide