Zestoako kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatuko dute

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 17a

Zestoako Kirol Patronatuak udan antolatzen dituen kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdi zabala egin dute. Interesatuta daudenek bertan izena emateko aukera dute, horretarako Zestoako udaletxera jota. Bertan izena emateko azkenengo...

Zestoako Kirol Patronatuak udan antolatzen dituen kirol udalekuetarako begiraleen lan poltsa osatzeko deialdi zabala egin dute. Interesatuta daudenek bertan izena emateko aukera dute, horretarako Zestoako udaletxera jota. Bertan izena emateko azkenengo eguna ekainaren 8a izango da. Eskaera egiteko orria Zestoako Udalaren webgunean eskuratu daiteke. Zestoako kirol udalekuak uztailaren 1etik 29ra arte dira. Haurrek izena emateko duten epea ekainaren 18ra bitartekoa da, izena kiroldegian eman dezakete. Kirol udalekuetan parte hartzeko 65 euro ordaindu behar dira. Zestoako kiroldegiko telefonoa 943-147942 da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide