Aizarnazaben konposta egiteko gune komunitarioak jartzeko asmoa du Aizarnazabalgo Udalak. Hiru gune jarriko dituzte. Alvaro Villar Aizarnazabalgo alkatearen esanetan, “Aizarnazabalerako egokiena den sistema konposta komunitarioa da”. Hor boluntario bezala parte hartzeko izena emateko epea irekita dute eta bihar (maiatzak 18, ostirala) izango da horretarako azken eguna. Ondoren, izena ematen dutenekin bilera bat antolatuko dute.
Guneak jartzeko orduan herritarrentzako egokienak izatea kontutan hartuta edukiko du Udalak. Toki horietan hondakin organikoa botatzeko aukera egongo da. Gero, hondakin hori belarrarekin-eta nahastuko dute eta denbora batera konposta bihurtzen da. Alkatearen esanetan, “ez du usain txarrik zabaltzen”.