Etzi hasita, igandetik igandera bitartean, mendiarekin lotutako hainbat ekitaldi prestatu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Etzi Txalintxoko eguna ospatuko dute, han haurrentzako egun osoko egitaraua antolatu dute. Azpeitiko plazatik 09:00etan irtengo dute mendizaleek. Txalintxon eguerdian meza izango da, gero salda hartzeko aukera egongo da eta haur jolasak ere izango dira, trikitilariek alaituta.
Asteartetik aurrera, berriz, hiru proiekzio izango dira mendizaleen egoitzan, 21:00etan. Asteartean Gorka Karapeto azpeitiar eskatzailearen txanda da. Honi lekukoa Josu Bereziartua herriko goimendizaleak hartuko dio asteazkenean. Ostegunean, berriz, herritik kanpokoak izango dira Zeelanda Berrian familian bizikleta gainean egindako bidaia baten berri ematen.
Maiatzaren 26rako, mendi ibilaldietan parte hartu duten haurrentzako eskalada praktikak eta argazki emanaldia antolatu dituzte. Mendi Astea bukatzeko, maiatzaren 27an, Xoxoteko eguna ospatuko dute mendizaleek.