Nika Lertxundi: «Getariak mundu osoan bira eman ahalko du aurrerantzean»

Ane Olaizola 2012ko maiatzaren 17a

Getariarrek suziak botaz ospatu dute Google enpresaren Model your town lehiaketa irabazi izana. «Orain ordenagailuko saguarekin ezagutu dezakete erabiltzaileek Getariako arratoia». Hala esan du Nika Lertxundik, Getariako alkateak. «Elkano Getariako semea izan da; honek munduari bira eman zion, eta orain Getariak ere mundu osoan bira emateko aukera izango du». Getariarrek pozez gainezka hartu dute herritarren erabakia. Mundu osoko 49.000 erabiltzaileren botoak jaso ditu Getariako proiektuak, eta ondorioz, bi urtean Google Earth atarian jarriko dute erakusgai. «Dagoeneko gutxienez 49.000 lagunek ezagutzen dute Getaria Internetez», adierazi du Josetxo Perezek, irudikapenaren sortzaileetako batek. Pedro Domecqekin batera egin du egitasmoa, eta «txundituta» daude izan duen harrerarekin.«Emaitza jakin eta 24 ordura proiektuak izugarrizko oihartzuna izan du munduan. Getariaren inguruko aipamen ugari daude, hizkuntza anitzetan. Guztiek ere herria goraipatzen dute», dio Perezek. Atzo egin zuten agerraldia Getariako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, eta proiektuaren sortzaileek, eta lehiaketaren emaitzak turismoa sustatzeko balio izango duela uste dute horiek. Guztiek eskertu dute lehiaketak jaso duen babesa, udaletxean elkartu ziren herritar ugariren aurrean. Irabazleek 18.754 euro jasoko dituzte, eta Getariako Iturzaeta Herri Eskolari emango diote dirua, lehiaketak saria hezkuntzara bideratzera behartzen duelako. «Betidanik mugitu izan gara dugun diruarekin, eta ondo etorriko zaigu sari hori», adierazi dute ikastolako [...]

Lertxundik (eskuinean) eta proiektuaren sortzaileek suziriak bota zituzten atzo (Argazkilaria: Ane Olaizola)

Getariarrek suziak botaz ospatu dute Google enpresaren Model your town lehiaketa irabazi izana. «Orain ordenagailuko saguarekin ezagutu dezakete erabiltzaileek Getariako arratoia». Hala esan du Nika Lertxundik, Getariako alkateak. «Elkano Getariako semea izan da; honek munduari bira eman zion, eta orain Getariak ere mundu osoan bira emateko aukera izango du». Getariarrek pozez gainezka hartu dute herritarren erabakia. Mundu osoko 49.000 erabiltzaileren botoak jaso ditu Getariako proiektuak, eta ondorioz, bi urtean Google Earth atarian jarriko dute erakusgai. «Dagoeneko gutxienez 49.000 lagunek ezagutzen dute Getaria Internetez», adierazi du Josetxo Perezek, irudikapenaren sortzaileetako batek. Pedro Domecqekin batera egin du egitasmoa, eta «txundituta» daude izan duen harrerarekin.«Emaitza jakin eta 24 ordura proiektuak izugarrizko oihartzuna izan du munduan. Getariaren inguruko aipamen ugari daude, hizkuntza anitzetan. Guztiek ere herria goraipatzen dute», dio Perezek.

Atzo egin zuten agerraldia Getariako Udaleko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, eta proiektuaren sortzaileek, eta lehiaketaren emaitzak turismoa sustatzeko balio izango duela uste dute horiek. Guztiek eskertu dute lehiaketak jaso duen babesa, udaletxean elkartu ziren herritar ugariren aurrean.

Irabazleek 18.754 euro jasoko dituzte, eta Getariako Iturzaeta Herri Eskolari emango diote dirua, lehiaketak saria hezkuntzara bideratzera behartzen duelako. «Betidanik mugitu izan gara dugun diruarekin, eta ondo etorriko zaigu sari hori», adierazi dute ikastolako ordezkariek.

Inbertsioa, beharren arabera
Dirua zertan inbertituko duten zehazteke dutela aitortu dute. Herri eskolak hainbat proposamen egingo du, baina gurasoekin adostu beharko du gero aurrera zein eraman. Halaber, Googleko ordezkariek ere zentroaren «premiak» baloratuko dituela jakinarazi dute ikastolako ordezkariek. Hala ere, dirua proiektu pedagokikoetan eta jangelan erabiltzeko asmoa dutela aurreratu dute. «Jangela txikiegia geratu zaigu, eta murrizketen ondorioz geldituta dago arazoa konpontzeko proiektua». Google enpresako ordezkaritza bat joango da Getariara irailean. Ospakizun bat egingo dute orduan, eta saria emango diote Iturzaetari. Perezek adierazi duenez, enpresak behin ikasturtea hasitakoan bisitatu nahi du herria, bide batez bertako ohiturak eta kultura ezagutzeko.

Perez eta Domecqek «izugarrizko lana» egin dute; bat etorri dira guztiak. Mila ordu baino gehiago behar izan dituzte Getariako txokoak irudikatzeko. Leku guztiei argazkiak atera dizkiete, eta «puzzlea» osatu dute. Herriko ezaugarri topografikoek «zaildu» diete lana. «Getarian aldapatsua da, eta kale estuak ditu. Beraz, argazkiak zatika atera behar izan ditugu, eta horiekin collage bat egin. Zailtasun horrek, ordea, erakargarria egin du lana». Perezek aitortu du «kalitate handiko lana» dela. Googlek herenegun jakinarazi zuen lehiaketa Getariak irabazi zuela. Mundu guztiko herritarrek erabaki dute udalerri hori izan dela Google Earth-en hiru dimentsioetan ondoen irudikatuta dagoen hiria dena. Getariarekin batera, munduko beste bost hiri izan dira finalean:
Ameriketako Estatu Batuetako Evansville eta Lowell herriak, Erresuma Batuko Leominster eta Poloniako Torun eta Zielona Gora.

 

Getariako EAJ-ren gutuna:

“Zorionak Getaria 3D”

Nork esango liguke duela 2 urte inguru, proiektu hau martxan jarri genuenean, maiatzaren 15a egun handia izango zela Getaria eta Getariar guztientzat; ez San Isidro eguna delako soilik, mundu mailako Google Earth-eko saria gure herriak irabazi duelako baizik.

Lerro hauen bitartez jakinarazi nahi dizuegu, proiektu hau aurrera eramateko ideia garai hartan Getariako Udalean garatzen ari ginen turismo plan estrategikoaren  baitan sortu zela, Getaria teknologia berrien munduan  kokatzeko eta mundu osoan hobeto ezagutzeko aukera bezala.

Horretaz gain, bagenekien irabaziz gero, saria diru kopuru garrantzitsu bat izango zela Iturzaeta Herri Eskolarentzat, eta bizi dugun krisi egoera honetan, aukera hau ezin genuen albo batera utzi.

Beraz, Getariako EAJren izenean, mila esker Getariaren alde bozkatu duzuen herritar, gipuzkoar, eta, hitz batean, Getaria maite duzuen orori. Gure eskerrik beroenak ere, proiektu hau gauzatu duzuen Josetxo eta Pedro-ri.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide