Francisco Escudero maisu handiaren alderdi kulturala, eta, batez ere, alde humanoa ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala antolatu du herriko hainbat eragilek, haren jaiotzaren mendeurrena ospatze aldera. Horren harira, ostiralean Zarautz eta Escuderori buruzko mahai ingurua egingo dute, Ispilu Arte galerian 19:30ean. Igandean, berriz, goi mailako musika ikasleen kontzertua izango da, maisuaren omenez. Besteak beste, Donostiako Kontserbatorioko ikasleek klabezin eta orkestra sestetorako emanaldia eskainiko dute eta Musikeneko eskusoinuko ikasleak, berriz, Uranzu eta De Profundis. San Pelaioko elizan izango da, 13:00etan.