Aiako esku pilota eta pala txapelketetarako izen-ematea zabalik

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 18a da azken eguna

Maiatzaren 18 izango da Aiako Kirol Elkarteak antolatutako esku pilota eta pala txapelketetarako izena emateko azken eguna. Parte hartu nahi dutenek Kultur Etxera deitu beharko dute –943 13 09 24–. Izena emateko 16 u...

Maiatzaren 18a da azken eguna

Maiatzaren 18 izango da Aiako Kirol Elkarteak antolatutako esku pilota eta pala txapelketetarako izena emateko azken eguna. Parte hartu nahi dutenek Kultur Etxera deitu beharko dute –943 13 09 24–. Izena emateko 16 urtetik gorakoek 5 euro eta bikoteak 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta trukean kamiseta bana jasoko dute.

Esku pilota txapelketan honako kategorietan jokatuko dute:

Mutilak

  • 10 urte artekoak.
  • 11tik 15 urtera bitartekoak.
  • 16 urtetik gorakoak: banaka 4 t'erdian eta binaka.

Neskak

  • 13 urte bitartekoak.
  • 14 urtetik gorakoak.

Palan, neska zein mutilentzat hauek dira mailak:

  • 10 urtera artekoak.
  • 11tik 15 urtera bitartekoak.
  • 16 urtetik gorakoak.

Txapelketa irekia izango bada ere, gutxienez, partaideetako bat aiarra izan beharko da. Beste baldintzetako bat da egutegia finkatu ondoren ezingo dela aldaketarik egin, beraz, norbaitek jokatzera joan ezin badu ordezkoa bidali beharko du, beti ere, txapelketa jokatzen ari ez dena; eta abisurik gabe huts eginez gero bikotea txapelketatik kanpo geldituko da.

Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte eta 16 urtetik gorakoentzat pilota gozoak izango dira. Palan, berriz, teniseko pilotarekin jokatuko dute.

Pala txapelketako partidak ordubetekoak izango dira gehienez eta final erdi eta finalean ordu eta erdikoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide