TS Fundicioneseko Enpresa Batzordeak agerraldia egin du gaur eguerdian, TSko zuzendaritzak Zestoako herriguneko planta itxi eta 25 langile kaleratzeko asmoa zeukala adierazi duelako. Bi plantak mantentzea eta kaleratzerik ez izatea exijitu diete zuzendaritzakoei, bestela greba mugagabera joko dute. Mahai gainetik proposamen horiek kentzen ez dituzten bitartean ez dira negoziatzen hasiko langileak, eta grebara joko dute.
Prentsaurrekoan ELAko, LABeko eta UGTko langileen ordezkariak egon dira; atzean, langile guztiak zituztela. Bihar daukate bilera zuzendaritzarekin, eta beraien jarera erakutsiko diete bertan. Prentsaurrekoaren aurretik asanblada egin zuten langileek. Grebara joatzearen alde 139 langilek jo zuten, eta aurka, berriz batek.
Iaz lanuztea abiatu zuten
Iaz, hiru eguneko lanuztea egin ostean, zuzendaritzak eskaera bere horretan onartzea lortu zuten TS Fundiciones enpresako beharginek. «Puntu denak adostu ditugu, eta greba bertan behera utzi. Astelehenean hasiko gara lanean», adierazi zuten langileen ordezkariek iazko martxoaren 25ean.
