‘Eman eta jaso’ ekimena jarri du martxan Zestoako Udalak

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 16a

Zestoako Udalak Eman eta jaso izenburua duen ekimena jarri du martxan. Hala, atzo arratsaldean Arroa Goiko eta Ibañarrietako bizilagunekin bildu ziren udal ordezkariak, herritarren kezkak, eta iritziak jasotzeko. Maiatzaren 23ra bitartean lau batzar egingo dituzte herritarrekin. Hurrengoa bihar da Arroabeian. Ekimen berri honekin, Udalak herria herritarrekin batera egitea du helburua. «Udaleko politika herritik egiten dela sinesten dugu, izan ere», adierazi dute ekimenaren berri ematerakoan. Udalak herritarrengandik gertu egon nahi du: «Herriari lotuta gaude, eta erabakimena herriak du». Auzoz auzo eta herrigunekoekin egingo dituzten batzarretan, udaleko kontuen berri emango dute, eta, era berean, herritarren iritziak, ekarpenak eta kexak jaso nahi dituzte. Zestoako Udalaren webgunean ere ekimenari lotutako tarte berezi bat zabalduko dute, Eman eta jaso izenarekin. Hala, herritarrek Internet bidez ekarpena egiteko aukera ere izango dute, «iritziak, kezkak, galderak edo kexak azalduz bide horretatik».   Batzarren egutegia Maiatzak 17, osteguna, bihar. 19:00etan, Arroa Beheko kultur etxean. Arroa Behea eta Narruondo auzoetako bizilagunekin izango da batzarra. Maiatzak 22, asteartea. 19:30ean, Aizarnako eskolan. Aizarnako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak. Maiatzak 23, asteazkena. 19:30ean, Zestoako kultur etxean. Zestoa herri guneko, Akuako, Lasaoko eta Endoiako bizilagunekin egingo dute batzarra.

Zestoako Udalak Eman eta jaso izenburua duen ekimena jarri du martxan. Hala, atzo arratsaldean Arroa Goiko eta Ibañarrietako bizilagunekin bildu ziren udal ordezkariak, herritarren kezkak, eta iritziak jasotzeko. Maiatzaren 23ra bitartean lau batzar egingo dituzte herritarrekin. Hurrengoa bihar da Arroabeian.
Ekimen berri honekin, Udalak herria herritarrekin batera egitea du helburua. «Udaleko politika herritik egiten dela sinesten dugu, izan ere», adierazi dute ekimenaren berri ematerakoan. Udalak herritarrengandik gertu egon nahi du: «Herriari lotuta gaude, eta erabakimena herriak du».

Auzoz auzo eta herrigunekoekin egingo dituzten batzarretan, udaleko kontuen berri emango dute, eta, era berean, herritarren iritziak, ekarpenak eta kexak jaso nahi dituzte.

Zestoako Udalaren webgunean ere ekimenari lotutako tarte berezi bat zabalduko dute, Eman eta jaso izenarekin. Hala, herritarrek Internet bidez ekarpena egiteko aukera ere izango dute, «iritziak, kezkak, galderak edo kexak azalduz bide horretatik».

 

Batzarren egutegia
Maiatzak 17, osteguna, bihar. 19:00etan, Arroa Beheko kultur etxean. Arroa Behea eta Narruondo auzoetako bizilagunekin izango da batzarra.
Maiatzak 22, asteartea. 19:30ean, Aizarnako eskolan. Aizarnako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak.
Maiatzak 23, asteazkena. 19:30ean, Zestoako kultur
etxean. Zestoa herri guneko, Akuako, Lasaoko eta Endoiako bizilagunekin egingo dute batzarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide