Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Arte eta Historia Museoak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu maiatzak 19 eta 20rako. Museoak zarauztar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditu Santa Maria la Real-eko aztarnategi arkeologikoa ezagutzera. Herritarrei gogorarazi zaie museoko ordutegia asteburu horretan honakoa izango dela: larunbatean 10:00tik 14:00era eta 16:00tik 18:00tara. Igandean berriz 16:00tik 18:00tara. Larunbatean, gainera, bisita gidatuak eskainiko dituzte. 10:30etan gaztelaniaz izango da eta 16:30etan euskaraz. Bisita gidatua egin ahal izateko aldez aurretik museora deitzea edo idaztea komeni da (943 83 52 81 edo info@menosca.com).
Zarauzko Arte eta Historia Museoak 2002ko ekainean ireki zituen ateak eta ordutik bisitari asko jaso ditu. Gaur egun, Zarauzko historian sakondu nahi duenarentzat Zarauzko Arte eta Historia Museoa bisitatzea ezinbestekoa da. Barnealdean dagoen aztarnategi arkeologikoan Kristo Aurreko V. mendetik gaur egun arteko aztarnak aurkitu dira. Horien artean eraikinak, hilobiak eta antzinako elizak ikus daitezke.