Ostegunean, maiatzaren 17an, energia berriztagarriei buruzko hitzaldia egingo dute Usurbilgo Lanbide Eskolako irakasleek, 18:30ean, Aiako Kultur etxean.
Besteak beste, energia berriztagarriek zertarako balio duten, merkeagoak al diren, gutxiago kutsatzen duten, basoei etekinik ateratzerik ba al dagoen eta lanbide gisa etorkizunik ba al duten azalduko dute hitzaldian.
Beraz, kutsadurarekin eta etorkizunarekin kezkarik dutenek zalantzak argitzeko modua izan dezakete. Era berean, interesgarria izan daiteke ikasketak bide horretan jorratu nahi dituztenentzat, informazioa zuzenean jasoko baitute irakasleen eskutik.