
Hilketaren urteurrenean, martxoaren 16an, Amaia Azkue gogoratu zuten oriotarrek (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta)
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak berretsi egin du Amaia Azkueren hiltz
ailearen aurkako zigorra, defentsak jarritako helegitea baztertuz. «Gustura» agertu da akusazioko abokatu Miguel Castells emaitzarekin, haren eskaerarekin bat egiten baitu. Defentsako abokatu Joanes Labaienek aurkeztutako helegiteak ez duela «fundamenturik» nabarmendu du Castellsek: «Ez du argudio seriorik aurkeztu». Gipuzkoako auzitegiak emandako epaiarekin «kasua amaitutzat» eman du hala, eta epaia «irmoa» dela nabarmendu, «behin betikoa eta atzera b
ueltarik ez duena».
Hala ere, defentsa abokatuak azken helegitea jartzeko aukera duela ohartarazi du Castellsek, kasazio helegitea delakoa.
Epaia jakinarazi eta hamar eguneko epea izango du Labaienek horretarako. Aipatu ez ohiko errekurtsoak legearen interpretazio edota aplikazio okerrean oinarrit
utako sententzia alegatzea du helburu.
Hain zuzen, argudio hortaz baliatu zen defentsa abokatua lehenbiziko helegitea aurkezteko. Haren arabera, kustodia katean «hutsuneak» zeuden, eta, beraz, zenb
ait kontu sakonago ikertu beharra zegoen. Horrekin batera, Gipuzkoako Adingabeen Auzitegiko epaileak akusatuaren aldeko testigantzak ez zituela «aintzat hartu» eta bigarren bertsioa—akusatuak Azkue berak hil izana ukatu zuen— «baztertu» egin zuela salatu zuen.
Kasazio helegitea aztertzea auzitegi gorenaren eskumena bada ere, zenbaitetan tokian tokiko organoek lantzen dute, kasu honetan, Gipuzkoako Probintzia A
uzitegiak.
Defentsak helegite hori aurkeztuz gero, aurrera egiteko «aukera gutxi» dituela adierazi du Castellsek.
Hamar urteko kartzela zigorra
Adingabeen zentroan hamar urteko itxialdira eta hezkuntza lagun
tzarekin bost urteko zaintzapeko askatasunera zigortu du Gipuzkoako auzitegiak gaztea. Azken neurri horren helburua da gazteak «egindakoaren ondorioak bere gain hartu, defentsa mekanismoak bertan behera utzi, bere mugez jabetu eta bere jokabideen ardura hartzea», eta «besteen sufrimenduarekin bat egiteko gaitasun emozionala garatzea».
Horrekin batera, auzitegiak Getaria, Orio eta Zarautzekiko zein Azkueren senitartekoekiko urruntze agindua ezarri dio, akusazioak eskatu bezala. Hori dela eta, aske geratu ondorengo bost urteetan kondenatuak ezingo du aipatu hiru herrietara gerturatu, inguruotan egiten baitu bizimodua biktimaren familiak. Era berean, bi urtean senitartekoengandik bostehun metrora edo gehiagora ezingo du gerturatu.
Bost delituren errudun jo du gaztea: hilketa, beldurraraziz eginiko lapur
reta, tresna arriskutsua erabiltzea—kondenatuak labana edo/eta aire konprimitudun pistola erabili zuen/zituen biktimari kreditu txartelak lapurtzeko—, autoa lapurtzea eta bideko segurt
asunaren aurkako delitua —Azkueren autoa gidatu zuen gidabaimenik gabe—. Indarra erabiliz lapurtu eta oriotarra legez kanpo atxikitzeagatik ez dute zigortu, ordea.
Horrez gain, azpeitiarrak biktimaren senitartekoei kalte moralak
eragiteagatik ordaindu beharko du. Guztira, 922.000 euro eman beharko dizkio familiari.
Helegitea, baztertuta
Martxoaren 12tik 20ra izan zen Azkueren hilketa argitzeko epaiket
a, Gipuzkoako Adingabeen Auzitegian. 50 lekuko eta 30 peritu inguru igaro ziren epailearen aurretik. Ander E.-k hamazazpi urte zituen atzeman zutenean, eta ondorioz, jendeari eta komunikabiei ateak itxita egin zuten epaiketa, hura babeste aldera. Joan den urteko martxoaren 16an au
rkitu zuten Azkue (Orio, 39 urte) hilik, Azpeitian, Ibai Eder urtegian, indarkeria arrastoekin. Autopsiak baieztatu egin zuen gerora buruan kolpeak zituela, harri batekin eginda. Gorpua aurkitu zutenean, gainera, hankak eta eskuak hainbat sokarekin lotuta zituen.
Abuztuan kondenatuak Azkue berak hil zuela aitortu bazuen ere—ordutik Zumarragako adingabeentzako egoitzan egon da —, otsailean ukatu egin zuen. Epaiketaren azken saiora arte irmo eutsi zion bertsio horri, emakumea beste pertsona batek hil zuela nabarmenduz. Haren nortasuna ez zuela ezagutzen adierazi zuen, ordea.
Gipuzkoako Adingabeen Auzitegiak bost delituren errudun jo zuen gazte azpeitiarra apirilaren 2ean, tartean, Azkueren hilketaren errudun. Hori dela eta, adingabeen zentroan hamar urteko egonaldia ezarri zion epaileak—adingabe bati ezar dakiokeen gehienezko zigorra—, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta Getaria, Orio eta Zarautzekiko zein Azkueren senitartekoekiko urruntze agindua. Horren aurrean, defentsak helegitea jarri zuen. Maiatzaren 7an egin zuten helegitea aztertzeko auzi saioa. Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak atzo eguerdian jakinarazi zuen erabakia: Gipuzkoako Adingabeen Auzitegiaren epaia berretsi du.