Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia antolatu dute biharko, kiroldegiko aretoan 19:00etan. Jose Antonio Alberro Onkologikoko zirujauak eta AECC Gipuzkoako minbiziaren kontrako elkarteko kide Maider Sierrak gaixotasun horren prebentzioaz ariko dira. Horrez gain, osasun puntua jarriko dute AECCren egoitza atarian, Balea kalean, 10:30etik 13:00etara. Bertan, osasun fisikoaren inguruko informazioa eskainiko dute adituek. Informazio gehiago eskuratzeko 943- 45 77 22 telefonora deitu edo maider.sierra@aecc.es helbidera mezua bidali daiteke