Meaga auzoko bizilgunak jai giroan ospatzen ari dira San Isidro eguna. Eguerdiko mezaren ondoren, bertaratu direnak txakolina dastatzeko eta txerriki errea jateko aukera izan dute, elizaren kanpoaldean; pintxoa euro baten truke izan dute, eta edalontzia 3 eurotan erosita nahi adina txakolin edateko parada. Era berean, auzoko adinekoari omenaldia egin diote: aurten Mari Nieves Gesalagak jaso du auzotarren beroa. Hemendik lasterrera adinekoek bazkaria izango dute auzoko elkartean. Iluntzean, berriz, ezkonduen afaria antolatu dute Azkue hotelean, eta eguna biribiltzeko, trikitilari erromeria izango da, Izer eta Alabier bikotearen eskutik.
