Artezaleak taldeak haur eta gazteei zuzendutako jarduerak antolatu ditu udako. Besteak beste, keramika, collage, birziklatze artistiko, marrazketa eta pintura eta gorputz espresio ikastaroak izango dira uztailaren 2tik aurrera. Hamabost egun edota hilabete iraungo dute. Horrekin batera, gazteei zuzenduriko ikus entzunezko sentsibilizazio tailerra ere antolatu dute.
Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Ebro Etxera deitu beharko dute arratsaldez, 943-835568 telefonora. Horrez gain, www.artezaleak.org webgunea bisita daiteke edota artezaleak@telefonica.net helbidera mezua bidali.