Zestoako planta itxi eta 25 langile kaleratzekotan da TS Fundiciones

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 14a

TS Fundiciones Zestoako lantegia itxi eta 25 langile kaleratzea aztertzekotan da, produkzio jaitsieragatik. Produkzioa lantoki bakarrean kontzentratzekotan da, eta horrek «25 langileko soberakina» eragingo luke; 15 zuzeneko lanpostuak, eta 10 zeharkakoak. Hori hala, negoziazio prozesua hastea proposatzen du, prozesua «hain traumatikoa» izan ez dadin. LAB sindikatuko ordezkari Patxi Aristorenak adierazi duenez, langileek tabloien bidez, lantokian bertan, izan zuten enpresaren asmoen berri, atzo. Eta gaur dira enpresa batzordekoak zuzendaritzarekin biltzekoak, gaiaz hitz egiteko. TS Fundicionesek bi lantegi ditu Zestoan, bata herrigunean, eta bestea Arroako Sasienea industriagunean. Zuzendaritzaren arabera, bi lantegiak produzkio gaitasunaren azpitik ari dira lanean, eta hori da egoera aztertzera eraman dituen arrazoia. Egoera «larria» dela nabarmendu du enpresak. Neurriarekin, lan jarduera guztia Sasieneako lantegian kontzentratuta, «produkzio bolumen lehiakorragoa» lortuko lukete, TS Fundicioneseko zuzendaritzaren arabera. «Egun bi lantokiak euren jarduera gaitasunaren %50ean ari dira lanean, eta produkzioa lantoki bakarrean batzea urrats logikoa da», azaldu du enpresak. Neurria hartuz gero, 150 langile geratuko lirateke Sasieneako industiaguneko lantegian lanean. Garai batean 347 behargin zituen metalgintza arloko enpresak, baina krisiaren ondorioz plantilla murriztu egin zuten. Produkzioa Sasienean bilduz gero, Zestoa herriguneko lantegiarekin zer egin aurrerago erabakiko du TS Fundicionesek. «Enpresaren beharren arabera gunearekin zer egin aztertuko dugu». Aurrekariak Hiru eguneko lanuztea egin ostean, [...]

TS Fundicioneseko langileak greban, iaz.

TS Fundiciones Zestoako lantegia itxi eta 25 langile kaleratzea aztertzekotan da, produkzio jaitsieragatik. Produkzioa lantoki bakarrean kontzentratzekotan da, eta horrek «25 langileko soberakina» eragingo luke; 15 zuzeneko lanpostuak, eta 10 zeharkakoak. Hori hala, negoziazio prozesua hastea proposatzen du, prozesua «hain traumatikoa» izan ez dadin.

LAB sindikatuko ordezkari Patxi Aristorenak adierazi duenez, langileek tabloien bidez, lantokian bertan, izan zuten enpresaren asmoen berri, atzo. Eta gaur dira enpresa batzordekoak zuzendaritzarekin biltzekoak, gaiaz hitz egiteko.
TS Fundicionesek bi lantegi ditu Zestoan, bata herrigunean, eta bestea Arroako Sasienea industriagunean. Zuzendaritzaren arabera, bi lantegiak produzkio gaitasunaren azpitik ari dira lanean, eta hori da egoera aztertzera eraman dituen arrazoia. Egoera «larria» dela nabarmendu du enpresak. Neurriarekin, lan jarduera guztia Sasieneako lantegian kontzentratuta, «produkzio bolumen lehiakorragoa» lortuko lukete, TS Fundicioneseko zuzendaritzaren arabera.

«Egun bi lantokiak euren jarduera gaitasunaren %50ean ari dira lanean, eta produkzioa lantoki bakarrean batzea urrats logikoa da», azaldu du enpresak. Neurria hartuz gero, 150 langile geratuko lirateke Sasieneako industiaguneko lantegian lanean. Garai batean 347 behargin zituen metalgintza arloko enpresak, baina krisiaren ondorioz plantilla murriztu egin zuten.

Produkzioa Sasienean bilduz gero, Zestoa herriguneko lantegiarekin zer egin aurrerago erabakiko du TS Fundicionesek. «Enpresaren beharren arabera gunearekin zer egin aztertuko dugu».

Aurrekariak
Hiru eguneko lanuztea egin ostean, zuzendaritzak eskaera bere horretan onartzea lortu dute TS Fundiciones enpresako beharginek iaz. «Puntu denak adostu ditugu, eta greba bertan behera utzi. Astelehenean hasiko gara lanean», adierazi zuten langileen ordezkariek iazko martxoaren 25ean.

Lau arrazoirengatik ekin zioten greba mugagabeari langileek: zuzendaritzak urteko lanaldia 104 ordu gehiagokoa izatea nahi zuelako, 30 eguneko oporraldiari dagokiona ordaindu nahi ez zielako, 2009-2010eko lan hitzarmenaren araberako gehigarriak ez zituztelako kobratu, eta Lan Erregulazio Txostena jasotakoen eskubideak murriztu zirelakoan.

Langileen eskakizunak aintzat hartu zituen zuzendaritzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide