Bi azpeitiar Izarraitz Mendi Lasterketako gizonezkoen podiumean

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 14a

Atzo (maiatzak 6) jokatu zen Izarraizko mendi lasterketa. Gizonezkoetan herriko bik (Xabat Manzisidor eta Enekoitz Aizpuruk) pdiuma egin zuten, eta emakumeetan Maud Combaurieuk marka hautsi zuen, 02:21:56 denbora eginda.Mendiko maratoi erdia bukatzen aurrena Walter Becerra sestaorra izan zen (01:56:08), haren atzetik Manzisidorrek egin zuen (02:00:47) eta hirugarren Aizpuruk (02:00:58). Becerra hortxe-hortxe ibili zen, baina ez zuen gizonezkoen marka hautsi; Fernando Etxegaraik du marka 01:54:44 denborarekin. Emakumezkoetan, Maud Combarieu iritsi zen aurrena helmugara 02:21:56; Combarieu Mauricio Irletakoa da eta gaur egun Urruñan bizi da. Haren atzetik bigarrena Nerea Amilibia aiarra izan zen (02:24:33) eta hirugarrena Yolanda Gurendez gasteiztarra (02:34:26).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide