Piraguaz Oriako itsasadarra ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 19an

Karkara.eus 2012ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 17ra bitartean dago Kultur Etxean izena emateko aukera

Herrio natur taldeak eta Orioko Udalak antolatuta, piragua irteera egingo da Oria ibaian barrena maiatzaren 19an.

Anbulatorio ondoko arranplatik hasi eta, korrontea lagun, Sariako olar...

Maiatzaren 17ra bitartean dago Kultur Etxean izena emateko aukera

Herrio natur taldeak eta Orioko Udalak antolatuta, piragua irteera egingo da Oria ibaian barrena maiatzaren 19an.

Anbulatorio ondoko arranplatik hasi eta, korrontea lagun, Sariako olaraino joango dira, astirik bada, eta Portuko zuloan, Donpernasa errekan eta Olaberrietako portuan geldialdiak egingo dituzte hango fauna eta flora ezagutzeko. Arranplatik 14:30ean abiatu eta 3-4 ordu iraungo du irteerak. Ibilbidean barrena itsasadarrari buruzko azalpenak emango dituzte Herriokoek, ibaiaren natur aberastasunak azalduz.

Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 17ra bitartean dute Kultur Etxean izena emateko aukera. Piragua kopurua mugatua da izen emateko ordena hartuko da kontuan. Hala ere, piragua dutenak norberarena eraman eta irteeran parte hartzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide