Igoera faseko finalerdiko partida irabaztea nahikoa zuen Amenbar Zarautz eskubaloi taldeak Ohorezko Zilar Mailako txartela lortzeko, eta halaxe egin zuten. Errenteriako kiroldegia zalez beteta, zarauztarrek ez zuten hutsik egin eta 23-27ko emaitzarekin hartu zuten mendean BM La Roca taldea. Igoera lortuta zuten, jada, baina pauso bat haratago eman eta txapelketa irabazi zuten, finalean Ereintza etxeko taldeari 25-27ko emaitzarekin irabazita. Balentria historikoa lortu dute eskubaloi taldeak, baina oraindik ez dakite plaza hartu ahal izango duten.
Argazkiak: Gorka Rubio-Argazki Press
