Bi sari irabazi ditu Monte Albertiak

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 14a

Zarauzko Monte Albertia BHI institutuak bi sari lortu berri ditu Euskoskils lehiaketan. Zehazki, ileapainketa arloan eskuratu dituzte dominak Garazi Lopezek lehena, eta Nerea Alvarezek bigarrena, Lanbide-trebetasunei buruzko euskal lehiaketan. Maiatza...


Zarauzko Monte Albertia BHI institutuak bi sari lortu berri ditu Euskoskils lehiaketan. Zehazki, ileapainketa arloan eskuratu dituzte dominak Garazi Lopezek lehena, eta Nerea Alvarezek bigarrena, Lanbide-trebetasunei buruzko euskal lehiaketan. Maiatzaren 10etik 12ra izan da lehiaketa, lanbide heziketaren olinpiar jokoak bezala ezaguna, Irungo Fikoban. 19 modalitatetako 131 ikaslek gaitasun eta trebetasunak erakutsi dituzte.

Irabazleek Spainskills norgehiagokan hartuko dute parte urtarrilean, Madrilen, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen ordezkari gisa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide