Bazkariak eta korrika saioak Mikel Txiki jaietan

Onintza Lete Arrieta 2012ko maiatzaren 13a

Jana eta kirola izan ziren nagusi atzo Mikel Txiki jaietan, Aizarnazabalen. Gazteek bazkaria egin zuten gaztetxean, eta umeek jolastuz eta kirola eginez ospatu zuten atzoko eguna. Pilota partidak izan ziren frontoian, eta korrika saioak, berriz, kalea...

Jana eta kirola izan ziren nagusi atzo Mikel Txiki jaietan, Aizarnazabalen. Gazteek bazkaria egin zuten gaztetxean, eta umeek jolastuz eta kirola eginez ospatu zuten atzoko eguna. Pilota partidak izan ziren frontoian, eta korrika saioak, berriz, kalean. Txikienek ere izan zuten aukera gurasoekin batera zangoak astintzeko kalean gora eta behera. Bidean bateren baten eroriko eta guzti, baina den-denak batera iritsi ziren helmugara, eta ederki gozatu zuten kirol pixka bat eginez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide