Trikiti eta pandero doinuak Orion

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 12a

Donostia Kultur Hiriburua izango da 2016an, eta horren harira, Olatu Talka ekimena antolatu dute. Donostiatik harago,  Orion eta Getarian ere izango dira ekitaldiak.  Eguerdian, esaterako, trikiti eta pandero topaketak izan dira Orion. Goizean zehar, herriko bazter guztiak alaitu dituzte Danbolin eskolako musikariek eta Gipuzkoako 14 Musika Eskolatatik etorritako 184 trikitilarik eta 89 pandero- jotzailek. Gerora, guztiek elkarrekin kontzertua eskaini dute Orioko Herri Ikastola aurreko plazan. Arratsaldean, berriz,  Olatu Talkaren ospakizunean parte hartuko dute Orioko musika eskolako bandako 25 ikaslek. Kontzertua 19:00etan izango da, Donostiako Gros auzoan, Katalunia plazan. Era berean,  flautako ikasleak Astigarragara joango dira, bertako Musika Eskolan egingo den flauta topaketan parte hartzera. Balentziagan antzezlana Getarian, Cristobal Balentziaga Museoan, Kattalin bere bidearen bila antzezlana taularatuko dute; taldea Arizkungoa (Nafarroa) bada ere, Getaria eta Zarauzko hainbat kidek ere hartuko du parte Getariako saioan.  Hogei lagun inguruk tetrabrikez, poltsez, kartoiez eta hautsitako jostailuez egindako jantzietakin egingo dute antzerki desfilea, eta “hondakinak objektuak sortzeko erabilgarriak” izan daitezkeela adieraziko dute bertan. 20:30ean hasiko dute emanaldian eta sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide