Garikoitz Mendizabalek Bratislavako orkestrarekin grabatuko du

Zestoako Hitza 2012ko maiatzaren 11

Garikoitz Mendizabal zestoar txistularia bihar Bratislavara (Eslovakia) joango da hango orkestrarekin Txistu Symphonic grabatzera. Asteazkena bitartean izango da han grabazio lanak egiten. Mendizabalek iazko abenduan estreinatu zuen Txistu Symphonic lana Bilboko orkestrarekin, eta orain Eslovakiako hiriburukoarekin diskoa grabatuko du. “Aurreneko aldia da txistu batek, bakarlari bezala, orkestra batekin jarduten duela. Orainarte horrelakorik inoiz ez zen egin eta orain errepertorio bat badaukat orkestra batekin grabatzeko”, dio Mendizabalek. Bratislavako orkestrakoak soinu bandak eta bestelakoak grabatzen oso ohituta daudela dio Mendizabalek, eta “ziur” dago txistua ez dutela ezagutzen. Beraz, instrumentu berri bat ezagutaraziko du han zestoarrak. Txistua orkestra batekin jotzeko errepertorioa prestatu zuen iaz, eta orain hori grabatu egingo du. Uda aurretik grabazioa prest eta diskoa udazkenerako kalean izatea da bere asmoa. Lan hau autoprodukzioa izango da, “nire bizitza profesionaleko lehen autoprodukzioa”, dio txistulariak.

Garikoitz Mendizabal zestoar txistularia

Garikoitz Mendizabal zestoar txistularia

Garikoitz Mendizabal zestoar txistularia bihar Bratislavara (Eslovakia) joango da hango orkestrarekin Txistu Symphonic grabatzera. Asteazkena bitartean izango da han grabazio lanak egiten. Mendizabalek iazko abenduan estreinatu zuen Txistu Symphonic lana Bilboko orkestrarekin, eta orain Eslovakiako hiriburukoarekin diskoa grabatuko du. “Aurreneko aldia da txistu batek, bakarlari bezala, orkestra batekin jarduten duela. Orainarte horrelakorik inoiz ez zen egin eta orain errepertorio bat badaukat orkestra batekin grabatzeko”, dio Mendizabalek.

Bratislavako orkestrakoak soinu bandak eta bestelakoak grabatzen oso ohituta daudela dio Mendizabalek, eta “ziur” dago txistua ez dutela ezagutzen. Beraz, instrumentu berri bat ezagutaraziko du han zestoarrak. Txistua orkestra batekin jotzeko errepertorioa prestatu zuen iaz, eta orain hori grabatu egingo du. Uda aurretik grabazioa prest eta diskoa udazkenerako kalean izatea da bere asmoa. Lan hau autoprodukzioa izango da, “nire bizitza profesionaleko lehen autoprodukzioa”, dio txistulariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide