‘Eman eta jaso’ ekimena jarriko du martxan Zestoako Udalak gaur, Arroagoian

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 11

Zestoako Udalak Eman eta jaso ekimen berria jarriko du martxan gaur (maiatzak 15, 19:30ean) Arroagoian hango eta Ibañarrietako auzotarrekin egingo duen bilerarekin. Horrekin Udalak herria herritarrekin batera egitea du helburu, “udaleko politika herritik egiten dela sinesten dugulako”. Udalak herritarrengandik gertu egon nahi du, “herriari lotuta gaudelako eta erabakia herriak duelako”. Ekimenaren baitan auzoz auzo eta herrigunekoekin batzarrak antolatu dituzte, udaleko kontuen berri emateko eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Batzarren egutegia honakoa da: - Maiatzak 15, asteartea, 19:30ean, Arroa Goiko Kultur Etxean. Arroagoia eta Ibañarrieta auzoetako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak. - Maiatzak 17, osteguna, 19:00etan, Arroa Beheko Kultur Etxean. Arroabea eta Narrondo auzoetako bizilagunekin. - Maiatzak 22, asteartea, 19:30ean, Aizarnako eskolan. Aizarnako bizilagunekin. - Maiatzak 23, asteazkena, 19:30ean, Zestoako Kultur Etxean. Zestoa, Akua, Lasao eta Endoiako bizilagunekin. Zestoako Udalaren webgunean ere ekimenaren tarte berezi bat zabalduko dute, Eman eta jaso izenarekin. Hala, herritarrek Internet bidez euren ekarpena emateko aukera ere izango dute, “iritziak, kezkak, galderak edo kexak azalduz”.  

Zestoako Udalak Eman eta jaso ekimen berria jarriko du martxan gaur (maiatzak 15, 19:30ean) Arroagoian hango eta Ibañarrietako auzotarrekin egingo duen bilerarekin. Horrekin Udalak herria herritarrekin batera egitea du helburu, “udaleko politika herritik egiten dela sinesten dugulako”. Udalak herritarrengandik gertu egon nahi du, “herriari lotuta gaudelako eta erabakia herriak duelako”. Ekimenaren baitan auzoz auzo eta herrigunekoekin batzarrak antolatu dituzte, udaleko kontuen berri emateko eta herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Batzarren egutegia honakoa da:

- Maiatzak 15, asteartea, 19:30ean, Arroa Goiko Kultur Etxean. Arroagoia eta Ibañarrieta auzoetako bizilagunekin bilduko dira udal ordezkariak.

- Maiatzak 17, osteguna, 19:00etan, Arroa Beheko Kultur Etxean. Arroabea eta Narrondo auzoetako bizilagunekin.

- Maiatzak 22, asteartea, 19:30ean, Aizarnako eskolan. Aizarnako bizilagunekin.

- Maiatzak 23, asteazkena, 19:30ean, Zestoako Kultur Etxean. Zestoa, Akua, Lasao eta Endoiako bizilagunekin.

Zestoako Udalaren webgunean ere ekimenaren tarte berezi bat zabalduko dute, Eman eta jaso izenarekin. Hala, herritarrek Internet bidez euren ekarpena emateko aukera ere izango dute, “iritziak, kezkak, galderak edo kexak azalduz”.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide