Zestoako Ertxiña Musika Eskolan datorren ikasturterako (2012-2013) matrikula egiteko epea zabaldu dute, eta ekainaren 7ra bitartean izena emateko aukera egongo da. Ikastaroetan izena emateko musika eskolara jo behar da edota 943-147911 telefonora deitu daiteke.
Oraingo honetan ere ikastaro aukera zabala eskaini du musika eskolak: hizkuntza musikala, bandako tresnak (flauta, saxoa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, perkusioa, klarinetea…), panderoa, trikitixa, txistua, pianoa, gitarra, konboak, biolina… Ikastaroak bakarka edota taldeka ematen dituzte musika eskolan, eta eskolatik kanpo hainbat emanaldi ere jotzen dituzte ikasleek.