Datorren astean zen biltzekoa Udal Gobernua herriko tabernari, ostalari eta merkatariekin; bilera eguna hurrengo astera atzeratu behar izan du, ordea. Beraz, hilaren 22an, asteartean, egingo dute bilera 19:00etan.
Bilera horretan udal ordezkariek hondakinen arazoaren inguruko azalpenak eman eta atez ateko sistemaren inguruko zehaztapenak azalduko dituzte. Horrez gain, Hernaniko tabernari bat ere izango da bertan, bere esperientzia kontatu eta herriko tabernari, ostalari eta merkatarien galderei erantzuteko.