Santa Marina Eguna da hilaren 21ean. Girotzeko, Santa Marina XXIII. Pilota Txapelketako finalerdia jokatuko da bihar, 10:30ean frontoian. Arratsaldean 16:30ean mus txapelketa izango da, plazan. Datorren ostiralerako, hilaren 18rako, danborradarako entseguak asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, 21:00etan. Bertan parte hartu nahi dutenek gutxienez 13 urte izan beharko dituzte.