Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten Oiana Blanco eta Edorta de Anta kirolariek hitzordu garrantzitsu horretarako dituzten asmoen berri jakiteko aukera izango da maiatzaren 12an, larunbatean, 19:00etan, Kultur Etxean. Iker Gurrutxagak gidatutako mahainguruan judokak eta arraunlariak, beren entrenamenduetan tarte bat egin, jendaurrean izango dira elkarrekin herritarren galderei erantzuteko prest.