Amenabar Zarautz taldeak eskubaloiko Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatuko du asteburuan. Bihar izango dira finalerdiak, Errenteriako kiroldegian. BM La Roca taldearen aurka lehiatuko dira zarauztarrak, 18:00etan. 20:00etan, Ereintza eta P.A.N Moguerren arteko partida izango da. Etzi izango da finala, leku berean, 10:30etik aurrera.