Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute Getarian

Getariako Hitza 2012ko maiatzaren 11

Ziklomotorrei IAT azterketa pasatu ahalko zaie datorren astelehenean zein asteartean, Getarian. Interesa dutenek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute azterketa pasatu ahal izateko: ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, ez da ko...

Ziklomotorrei IAT azterketa pasatu ahalko zaie datorren astelehenean zein asteartean, Getarian. Interesa dutenek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute azterketa pasatu ahal izateko: ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, ez da kopiarik onartuko), gida baimena eta derrigorrezko asegurua. Azterketa egiteak 25,45 euroko kostua izango da. Herritarrek Getariako Udaltzaingora deitu beharko dute txanda eskatzeko, 943-896146 telefono zenbakira. Azterketa herriko plazan egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide