Gaztekutxa Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko dute asteburuan Zarauzko hondartzan, goizez zein arratsaldez. 18 , 16, 14 eta 12 urtez azpiko mailatan lehiatuko dira parte-hartzaileak. 09:30ean izango da harrera eta 10:00etan hasiko da lehia. Itsas egoeraren arabera antolatuko dituzte txandak. Open, master, senior, longboard eta nesken mailako surflariak datorren asteburuan lehiatuko dira.