Bateragune auziko epaia salatzeko elkarretaratzera deitu du LABek. Gaur izango dira protestak Azpeitian eta Zarautzen, 19:00etan biak, eta plazan lehena eta Foruen plazan bestea. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzian ezker abertzaleko sei kide kartzelara zigortu dituelako egingo dute protesta Gernikako Akordioko sinatzaileek.
«Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoari konponbidea emateko ireki den eszenatoki politikoan bagaude ere, Espainiako Estatutak bere alderik antidemokratikoena, belizistena eta ankerrena erakutsi du Bateragunea auzia-n», adierazi du Aitzol Aristorenak, Urola Kostako LABeko idazkariak. «Zuzenbidearekin eta justiziarekin zer ikusirik ez duen epai politiko baten aurrean gaude». Auziperatuen delitu bakarra, «indarkeria mota guztiak baztertuz eta bide demokratikoen aldeko apustua eginez, Euskal Herrirako bakea eta aukera politiko guztiak, independentzia barne, gauzagarri egingo dituen eszenatoki demokratiko baten alde lan egitea» dela uste du LABeko idazkariak. «
Bateragune auzia-n zigortutakoen alde egin daitekeen ekarpen onena, mobilizatzen jarraitu eta presio sozialaren bitartez Espainiako Estatua pausoak ematera behartzea da».
Aitzol Aristorenaren iritzi artikulua osorik hemen irakur daiteke.
Azpeitiko Udalak bat
Azpeitiko Udaleko Bilduko eta Hamaikabateko zinegotziek ere elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Haien iritziz, «epaia bidegabea eta onartezina da», eta «berehala aske» uztea eskatu dute.