Bihar, ‘Gipuzkoako Hitza’ egunkarian, Dani Ulazia gitarra-jotzailea

Onintza Lete Arrieta 2012ko maiatzaren 10a

Gaur egun Pariak Bai musika taldean jotzen du gitarra Dani Ulaziak (Zarautz, 1959). Ibilbide luzea du atzean, ordea. Besteak beste, OK Korral taldean ibilia da 1980eko eta 1990eko hamarkadetan. Rock eta country doinuak Zarauztik Euskal Herri osora barreiatu zituen musika taldeak, eta garai hura gogoratuko du bihar Gipuzkoako Hitza egunkarian. Egunkariko azken orrian egingo du, Kontu Kontari atalean.

Ulazia

Pariak Bai taldean aritzen da gaur egun Ulazia (Argazkilaria: Onintza Lete Arrieta)

Gaur egun Pariak Bai musika taldean jotzen du gitarra Dani Ulaziak (Zarautz, 1959). Ibilbide luzea du atzean, ordea. Besteak beste, OK Korral taldean ibilia da 1980eko eta 1990eko hamarkadetan. Rock eta country doinuak Zarauztik Euskal Herri osora barreiatu zituen musika taldeak, eta garai hura gogoratuko du bihar Gipuzkoako Hitza egunkarian. Egunkariko azken orrian egingo du, Kontu Kontari atalean.

Ulazia eta OK Korral

Ulazia, OK Korral-en kontzertu batean Lou Olangua abeslariarekin (Argazkilaria: Marivi Ibarrola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide