Ziztada Eguna antolatu dute maiatzaren 19rako, Berria egunkariaren alde

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 10a

Euskarazko hedabideak krisi latza ari dira jasaten azken urteotan. Berria egunkariak inoiz baino irakurle gehiago du, baina egoera ekonomikoa larria da. Bere eskaintzari eutsi ahal izateko, Zure ziztada behar dugu! kanpaina abiatu zuen duela hilabete batzuk Euskal Herri osoan, eta herriz herri ziztadak biltzen ari dira. Azken finean, herritarren babesarekin egingo du aurrera proiektuak. «Euskaraz bizitzeko asmoa dugun guztiongana iritsi nahi du, eta esan nahi die euskaraz bizi nahi badugu, euskarazko hedabideak ezinbesteko ditugula eta horiei eutsi beharra dagoela». Ildo horretan, eskualdeko beste hainbat herritan bezala, Zarautzen ere taldetxo bat osatu dute herrian kanpainaren berri eman eta euskaltzaleak egoerarekin sentsibilizatzeko. Testuinguru horren harira, Ziztada Eguna antolatu dute maiatzaren 19rako. Halaxe aurkeztu dute gaur goizean Zarauzko Musika Plazan. Ekitaldian, besteak beste, Zarauzko Udaleko euskara zinegotzi Gari Berasaluze, Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendik, Berrialagun kanpainako koordinatzaile Joxe Angel Aldaik eta Urola Kostako Hitza egunkariko langileek hartu dute parte. Herri lasterketa Ziztada Egunerako hainbat jarduera antolatuko dute, herritarren parte-hartzearekin babesa lortzeko. Herri lasterketarekin emango diote hasiera jaiari, 10:30etik aurrera. Edozein lagunek egiteko moduko ibilbidea atondu dute, 4,5 kilometro ingurukoa, eta herriari bi itzuli eman beharko diete. Musika Plazatik Santa Marina aldera abiatuko dira korrikalariak, eta hortik Bizkaia kalerantz hartuko dute, Azken Portu auzoarekin [...]

Euskarazko hedabideak krisi latza ari dira jasaten azken urteotan. Berria egunkariak inoiz baino irakurle gehiago du, baina egoera ekonomikoa larria da. Bere eskaintzari eutsi ahal izateko, Zure ziztada behar dugu! kanpaina abiatu zuen duela hilabete batzuk Euskal Herri osoan, eta herriz herri ziztadak biltzen ari dira. Azken finean, herritarren babesarekin egingo du aurrera proiektuak. «Euskaraz bizitzeko asmoa dugun guztiongana iritsi nahi du, eta esan nahi die euskaraz bizi nahi badugu, euskarazko hedabideak ezinbesteko ditugula eta horiei eutsi beharra dagoela».


Ildo horretan, eskualdeko beste hainbat herritan bezala, Zarautzen ere taldetxo bat osatu dute herrian kanpainaren berri eman eta euskaltzaleak egoerarekin sentsibilizatzeko. Testuinguru horren harira, Ziztada Eguna antolatu dute maiatzaren 19rako. Halaxe aurkeztu dute gaur goizean Zarauzko Musika Plazan. Ekitaldian, besteak beste, Zarauzko Udaleko euskara zinegotzi Gari Berasaluze, Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendik, Berrialagun kanpainako koordinatzaile Joxe Angel Aldaik eta Urola Kostako Hitza egunkariko langileek hartu dute parte.

Herri lasterketa
Ziztada Egunerako hainbat jarduera antolatuko dute, herritarren parte-hartzearekin babesa lortzeko. Herri lasterketarekin emango diote hasiera jaiari, 10:30etik aurrera. Edozein lagunek egiteko moduko ibilbidea atondu dute, 4,5 kilometro ingurukoa, eta herriari bi itzuli eman beharko diete.
Musika Plazatik Santa Marina aldera abiatuko dira korrikalariak, eta hortik Bizkaia kalerantz hartuko dute, Azken Portu auzoarekin muga egiten duen lur azpiko pasagunetik pasatzeko. Ondoren, Bizkaia kaletik jarraituko dute Zelai Ondo auzora, eta, jarraian, Gipuzkoa kalera joango dira, Mitxelenako  lur azpiko pasagunea igarota. Gipuzkoa kaletik tren geltokira jaitsiko dira, udaltzainen egoitzaren ondoan izkin eginda, eta Zigordia kaletik Udaberri egoitzara iritsiko dira. San Frantzisko kaletik 50 metro egin eta berehala, Kale Nagusitik Musika Plazara ailegatuko dira. Zirkuitu horri beste itzuli bat eman ondoren.
Lasterketan izena emateko hiru modu daude: Urola Kostako Hitzako egoitzan bertan, berrialaguna.zarautz@gmail.com posta elektronikora idatzita edo Ziztada Egunean bertan, lasterketa hasi aurretik. Izen-emateak 5 euro balio du, eta dirua ziztada kanpainara bideratuko dute.
Sari banaketarekin batera, festa giroa nagusituko da Musika Plazan: Alprojako kide Iraia Elias aurkezle lanetan ariko da; Felix Zubia eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsotan jardungo dute; Gurutxurtu aisialdi taldeak haur jolasak prestatuko dituzte; barra bat jarriko dute, edariekin eta mokadutxoekin; eta, ekitaldia biribiltzeko, Larrain dantzarekin emango diote bukaera jardunaldiari.

 

Kanpainarekin bat
Euskarazko egunkariak nolakoa izan behar zuen aztertzen zuen Xabier Lizardiren Baratza azi bearra artikulua ekarri du gogora Gari Berasaluzek. Baratza horrek «gorabeherak» izan dituela azaldu du, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera nahiz auzia eta Berria-ren sorrera kontuan hartuz. Horren aurrean, «Zarautzek beti erantzun du Lizadiren amets hark eskatu izan duenean eta behar izan duenenean. Kanpaina berri honekin ere ziur gaude zarauztarrek erantzungo dutela». Alde horretatik, Zarauzko Udala euskarazko eguneroko prentsaren beharrarekin bat egiten duela nabarmendu zuen euskara zinegotziak, baita laguntza eskaintzeko beti prest izango direla ere. Beraz, herritarrei Ziztada Egunean parte-hartzera deitu zituen.
Krisialdi ekonomikoaren eraginez hizkuntza txikietako hedabideek bizi duten egoera larria jarri du mahai gainean Berria-ko zuzendari Martxelo Otamendik: «Daramagun bidea txarra da, eta erabaki dugu garrantzitsua dela jendeari jakinaraztea zein den gure egoera eta zein arrisku dagoen». Nolanahi ere, arrisku horretatik «bizkortuta eta sendotuta» atera daitezkela esan du, eta, azken finean, ziztada kanpaina horretara datorrela.
«Jendea bildu eta kontzientziatu nahi dugu, gure herriaren eta hizkuntzaren garapenerako guztiz garrantzitsua da komunikabide euskaldunak izatea edozein euskarritan», adierazi zuen Otamendik: «Panorama txarra da, baina herri hau atera da ekaitz okerragoetatik, eta honetatik ere aterako gara, jendearen bultzada eta ziztadari esker». Batez beste, gainera, Zarautzen izan dituzte beti harpidetza gehien. Horren harira, «izan dadila Zarautz  ziztada kanpainaren barruan eredu eta urrats sendoak ematen dituen herria».
Kanpainako koordinatzaile Joxe Angel Aldairen esanetan, «ez gara hutsetik hasi». Hain zuzen ere, ehundikgora dira orain arte Berrialagun egin diren zarauztarrak. «Berria komunitate zabal batek osatzen du:irakurleek, harpidedunek, akziodunek… Horien guztien arten zarauztar asko dago. Hala ere, kontua ez da Ziztada Eguna ospatzea bakarrik, baizik eta herritarrei dei egitea da, askoz ere berrialagun gehiago izan gaitezen».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide