‘Pakea Bizkaia’ belaontziak Getarian egingo du geldialdia, hilaren 24ean

Getariako Hitza 2012ko maiatzaren 10a

Pakea Bizkaia belanontzia Getariako portura iritsiko da hilaren 24ean, Gipuzkoan zehar egiten ari den nabigazioaren baitan. Herrian bost eguneko geldialdia egingo du Unai Basurkok gidatzen duen ontziak, eta hainbat ekintza egingo dituzte egun horietan; astegunetan, Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek belaontzia ikusteko aukera izango dute, eta Groenlandiako eta Kanako espedizioen inguruko dokumentala eskainiko dute. Halaber, ate irekien saioa egingo dute; hala, herritarrek proiektua eta belaontzia bertatik bertara ikusi ahal izango dute. Hilaren 28an, berriz, Unai Basurtok hitzaldia eskainiko du, udal aretoan. Egitasmoaren bitartez, itsasoarekiko eta ingurumenarekiko “maitasuna” bultzatu nahi dute; halaber, itsasaldiko nabigatzaileak XVI. mendean baleak harrapatzeko jarraitzen zuten ibilbide bera jarraituko dute, “gure historiaren atal garrantzitsu hau berreskuratuz”. Gipuzkoa Kosta egitasmoa hilaren 21ean abiatuko da, eta lau herritan egingo dituzte geldialdiak; Hondarribian, Pasaian, Getarian eta Mutrikun. Getarira arratsaldean iritsiko dira, eta hilaren 29ra bitartean izango dira herrian.

Pakea Bizkaia belaontzia

Pakea Bizkaia belaontzia

Pakea Bizkaia belanontzia Getariako portura iritsiko da hilaren 24ean, Gipuzkoan zehar egiten ari den nabigazioaren baitan. Herrian bost eguneko geldialdia egingo du Unai Basurkok gidatzen duen ontziak, eta hainbat ekintza egingo dituzte egun horietan; astegunetan, Iturzaeta Herri Eskolako ikasleek belaontzia ikusteko aukera izango dute, eta Groenlandiako eta Kanako espedizioen inguruko dokumentala eskainiko dute. Halaber, ate irekien saioa egingo dute; hala, herritarrek proiektua eta belaontzia bertatik bertara ikusi ahal izango dute. Hilaren 28an, berriz, Unai Basurtok hitzaldia eskainiko du, udal aretoan.

Egitasmoaren bitartez, itsasoarekiko eta ingurumenarekiko “maitasuna” bultzatu nahi dute; halaber, itsasaldiko nabigatzaileak XVI. mendean baleak harrapatzeko jarraitzen zuten ibilbide bera jarraituko dute, “gure historiaren atal garrantzitsu hau berreskuratuz”. Gipuzkoa Kosta egitasmoa hilaren 21ean abiatuko da, eta lau herritan egingo dituzte geldialdiak; Hondarribian, Pasaian, Getarian eta Mutrikun. Getarira arratsaldean iritsiko dira, eta hilaren 29ra bitartean izango dira herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide