Atez ateko zabor bilketaren kontrako 8.000 sinadura jaso dituzte Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko mai. 10a, 07:00

Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek 8.000 sinadura jaso dituzte. Duela lau aste inguru hasi ziren atez ateko zabor bilketaren aurkako sinadurak jasotzen, eta herenegun eman zioten kanpainari amaiera. Jakinarazi dutenez, bozkatzen duten herritarretatik %50ek sinatu du atez atekoaren kontra. Plataformako kideak «birziklatzearekin konprometituta» daudela nabarmendu dute, eta atez ateko bilketa sistema jartzearen aurka, «erabat». Ildo horretatik, Zarauzko Udalari edukiontzien bidezko zaborren hautazko bilketa bultzatzen jarrai dezala eskatuko diote. Horretarako, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendirekin biltzeko hitzordua eskatuko dute, jasotako sinadura kopuruaren berri eman, eta herritarren iritzia kontuan izan dezan eskatzeko. «Udal gobernuak atez ateko zabor bilketa sistema jarri nahi duten herriekin bat egiteko asmoa azaldu zuenetik, plataforma honen egitekoa herritarren iritzia sinadura bidez jasotzea izan da. Horrela, udal agintari gorenari, asmo horrekin jarraituko balu, zarauztarron iritzia bilduko duen herri galdeketa egin dezala eskatuko diogu». Jakinarazi dutenez, legearen arabera, boto-emaileen %10 aski da herri kontsulta eskatzeko. Horrekin batera, oposizioko alderdiei ere sinadura bilketaren berri emango diete, «egokien deritzoten moduan jadun ahal izan dezaten». Hondakinak hizpide Zarauzko PSE-EE alderdiak hondakinen kudeaketaren inguruko mahai ingurua antolatu du gaurko. Zazpi elkarteko aretoan egingo dute, 19:00etan. Bertan hartuko du parte PSE-EEko Gipuzkoako Ingurumen idazkari Denis Itxasok. PSE-EEk bosgarren edukiontzia bultzatzen jarraituko duela [...]

Plataformakoak

Herenegun egin zuten atez atekoaren aurkako sinaduren kontaketa, Antoniano aretoan (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek 8.000 sinadura jaso dituzte. Duela lau aste inguru hasi ziren atez ateko zabor bilketaren aurkako sinadurak jasotzen, eta herenegun eman zioten kanpainari amaiera. Jakinarazi dutenez, bozkatzen duten herritarretatik %50ek sinatu du atez atekoaren kontra.

Plataformako kideak «birziklatzearekin konprometituta» daudela nabarmendu dute, eta atez ateko bilketa sistema jartzearen aurka, «erabat». Ildo horretatik, Zarauzko Udalari edukiontzien bidezko zaborren hautazko bilketa bultzatzen jarrai dezala eskatuko diote. Horretarako, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendirekin biltzeko hitzordua eskatuko dute, jasotako sinadura kopuruaren berri eman, eta herritarren iritzia kontuan izan dezan eskatzeko. «Udal gobernuak atez ateko zabor bilketa sistema jarri nahi duten herriekin bat egiteko asmoa azaldu zuenetik, plataforma honen egitekoa herritarren iritzia sinadura bidez jasotzea izan da. Horrela, udal agintari gorenari, asmo horrekin jarraituko balu, zarauztarron iritzia bilduko duen herri galdeketa egin dezala eskatuko diogu». Jakinarazi dutenez, legearen arabera, boto-emaileen %10 aski da herri kontsulta eskatzeko. Horrekin batera, oposizioko alderdiei ere sinadura bilketaren berri emango diete, «egokien deritzoten moduan jadun ahal izan dezaten».

Hondakinak hizpide
Zarauzko PSE-EE alderdiak hondakinen kudeaketaren inguruko mahai ingurua antolatu du gaurko. Zazpi elkarteko aretoan egingo dute, 19:00etan. Bertan hartuko du parte PSE-EEko Gipuzkoako Ingurumen idazkari Denis Itxasok. PSE-EEk bosgarren edukiontzia bultzatzen jarraituko duela dio, atez atekoa ezartzeak «inbertsio handia» eskatzen duelako eta herritarrak ordutegi jakin bat betetzera behartzeak «eragozpen handiak» ekarriko dituelako, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide