38 postu jarriko dituzte igandean Artisautza Azokan

Ane Olaizola 2012ko maiatzaren 10a

Oriotarrek balea 1901. urteko maitzaren 14ean harrapatu zuten, eta azken urteotan gertakari horrekin lotzen dute Orioko Artisautza Azoka. Data hori gainean da dagoeneko, eta hala, Orioko Udalak hogeigarren urtez tradizioa eta eskulana elkartzen dituen egitasmoa antolatu du. Urtemugaren bezperan egingo dute aurten azoka, igandean. Hogeita hemezortzi postuk osatuko dute Artisautza Azoka aurten. Oriotarren nahiz inguruko herritarren produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango da Goiko Kalean, herriko plazan, zimitorioan eta Pilliku plazan, goiz eta arratsaldez; 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara bitartean zabalduko dituzte postuak, eta askotariko gauzak eskainiko dituzte. Hala nola, bitxiak, sendabelarrak, keramika, larrugintza, eta eskulan tradizionalak izango dira ikusgai. Elikagaien inguruko eskaintza zabala ere izango da igandean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide