Berdintasun Planeko kafe tertuliak, Errezilen

Urola Kostako Hitza 2012ko maiatzaren 10a

Saiaz gizarte zerbitzuetako udal elkartea gizonen eta emakumearen Berdintasun Plana egiten ari da Errezilen. 2011n jarri zuten martxan plana, eta diru laguntzak lortu eta udalekoek konpromisoak hartu zituzten. Aurrez, 2008an eta 2009an, gizonen eta emakumeen berdintasun diagnostikoa egin zuten, eta handik ondorio batzuk atera zituzten, haiek eskuan prebentzio lanari ekin diote kafe tertuliekin. Errezilen maiatzaren 18an eta ekainaren 15ean dira tertuliak, 15:00etatik 16:30era, Borondegin. Saioetan adin guztietako gizonezkoek eta emakumezkoek parte hartzea nahi dute Saiazekoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide