Maiatzeko bigarren asteburua ekitaldiz beteta dator Orion. Besteak beste, artisautza azoka antolatu dute iganderako, maiatzaren 13rako. Herriko Plazan, elizako bi atarietan eta Pilliku plazan izango dira jarrita mahaiak. Jakiak, egurrezko eta larruzko lanak, otarrak, zeramika, bitxiak, pilotak, kandelak eta arropak izango dira salgai.
30 eskulangiletik gora izango dira lanak ikusgai eta salgai jarriko dituztenak eta askotariko gauzak izango dira azokan:
Plazan
- Antxon Mendizabal: egurrezko lanak
- Federico: eztia,erleak
- Lokate: ahuntz gazta
- Farfara elkartea: liburuak
- Felix Larrañaga: egurrezko lanak
- Matxin zestoak: otarrak,zestoak...
- Jose Holgado: egurrezko pinotxoak eta mandalak
-
Mañeko produktuak: erroskillak
- Ortzadar: larrua
- Meatzeta: zeramika
- Pablo Sastre: hortxata
- Ataungo talogileak: taloak
- Kilometroak
Eliza ataria 1
- Enrique Saratxaga: ogia,erroskillak...
- Chorizos de Orozko txorizoa, solomoa...
- Pelos txungos: makramea,koilareak, eskumuturrekoak...
-
Pelotas Munitibar: pilotak
- Espiral tailerra: alanbrea
- Agerria: ahate produktuak
- Sara Letamendia: sendabelarrak
- Txus Gruceta: bitxiak
Eliza ataria 2
- Eneko Unzalu: zilarra
- Ihintza Larrañaga: kandelak, fimoa
- Lavandula: xaboiak, kremak...
- Rosa Garate Garate: larrukiak
- Mayte Domingos: ehun-gaiak
- Irati Agirreazaldegi: bitxiak
Pilliku plaza
- Goiko kalekoak: taberna
Egun osoz
Postuak herriko hainbat txokotan jarriko dituzte eta Goiko Kalekoek taberna jarriko dute Pillikun, azoka ikusi bitartean jateko eta edateko aukera izan dezan jendeak. Goiz eta arratsaldez izango da azoka 11:00etatik 14:00etara eta, eguerdian etena egin ondoren, 17:00etatik 20:00etara zabalduko dituzte berriz dendak.
Kantu-jira
Bestalde, Egunsenti abesbatzaren 15. urteurrena dela eta, kantu jira izango da Orioko kaleetan igandean, maiatzaren 13an. Ahalik eta jende gehienak, denek elkarrekin, abestea da asmoa eta horretarako kantu ezagunak aukeratu dituzte. Abesbatzarekin kantatzeko prest daudenei 12:00etan Danbolin Musika eskola aurrera inguratzeko dei egin dute Egunsentikoek.