ZAGAk asanblada egingo du larunbatean

Zarauzko Hitza 2012ko mai. 9a, 13:00

Larunbatero legez, ZAGA Zarauzko Gazte Asanbladak bilkura egingo du larunbat honetan ere. 11:00etan izango da, Putzuzulon. Bertaratu ezin dutenek, berriz, sare sozilen bitartez egin ahalko dituzte ekarpenak. Jakinarazi dutenez, kalean ere izango da ZAG...

Larunbatero legez, ZAGA Zarauzko Gazte Asanbladak bilkura egingo du larunbat honetan ere. 11:00etan izango da, Putzuzulon. Bertaratu ezin dutenek, berriz, sare sozilen bitartez egin ahalko dituzte ekarpenak. Jakinarazi dutenez, kalean ere izango da ZAGAren berri; izan ere, ekainaren 16an “herriko kaleak gazte indarrez eta aldarriz bete nahi” dituzte. Ildo horretatik,  herriko musika talde gazteek egun horretan euren oihua kalean entzutea nahi badute zarauzkoasanblada@gmail.com helbidera mezua bidali beharko dute.

iroa berotze aldera, ZAGArren logoa aukeratzeko lehiaketa abiarazi dute. Bertan parte hartu nahi dutenek gazte asanbladaren helbide elektronikora bidali ditzakete lanak, ZAGArrak berri leloarekin, maiatzaren 19a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide