Herri bilgunea egingo du larunbatean Zarauzko Herrirak

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 9a

Larunbatean Zarauzko Herrira mugimenduak herri bilgunea egingo du Ebro etxean goizeko 11:00etan. “Azken asteotan izan diren etxeratzeek (Joxe Mari Perez Txuri, Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra) eman diguten bultzadaren ondoren, m...

Larunbatean Zarauzko Herrira mugimenduak herri bilgunea egingo du Ebro etxean goizeko 11:00etan. “Azken asteotan izan diren etxeratzeek (Joxe Mari Perez Txuri, Aritz Labiano Labi eta Haritz Gartxotenea Zaporra) eman diguten bultzadaren ondoren, mugimendu honi fase berri bati ekiteko garaia iritsi zaio. Horrez gain, azken hilabeteotako lanaren balorazioa ere egingo da bilgunean.
Bestalde, datorren larunbatean, hilak 19, udaletxe plazan ospatuko den elkartasun jaiari buruz ere ariko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide