Atez atekoaren aurkako 8.000 sinadura jaso dituzte

Zarauzko Hitza 2012ko maiatzaren 9a

Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek 8.000 sinadura jaso dituzte. Duela lau aste inguru hasi ziren atez ateko sistemaren aurkako sinadurak jasotzen, eta atzo eman zioten kanpainari amaiera. Jakinarazi dutenez, bozkatzen duten her...

Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek 8.000 sinadura jaso dituzte. Duela lau aste inguru hasi ziren atez ateko sistemaren aurkako sinadurak jasotzen, eta atzo eman zioten kanpainari amaiera. Jakinarazi dutenez, bozkatzen duten herritarretatik %50ek sinatu dute atez atekoaren kontra. Ildo horretatik, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendiri biltzeko hitzordua eskatuko diote, sinadura kopurua erakutsi eta edukiontzi bidezko hautazko bilketa bultzatzen jarrai dezan adierazteko. Era berean, gaiaren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko herri galdeketa egin dezan eskatuko diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide