Uztailean Aizarnazabalgo Guraso Elkarteak eta Udalak antolatzen dituen udaleku irekietarako izena emateko epea ostiralean (maiatzak 11) amaitzen da. Egun horretarako udalekuetan parte hartu nahi duten haurrek eta begiraleek eman beharko dute izena. Horretarako liburutegira joan behar da, bestela, guraso elkarteko kideren bati izen emate orria beteta emanda nahikoa izango da. Udalekuetan umeek izena emateko 2008an edo lehenago jaiotakoak izan beharko dute.
Udalekuetarako begiraleak aukeratzeko orduan honakoak hartuko dituzte kontutan: Aisialdiko begirale titulua izatea; Magisteritzako titulua izatea; udalekuetan begirale bezala izandako esperientzia; herrikoa izatea, nahiz eta herritik kanpokoentzako irekia izan;eta, euskara jakitea ezinbestekoa izango da.