Zarauzko Al-Anon elkarteko Antxeta taldearen 32. urteurrena dela-eta, Alkoholismoa familian hitzaldia antolatu dute larunbaterako. Gaztelekuan izango da, 18:00etatik 19:30era. Gaixotasun horretan aditua den mediku-psikiatra batek emango du, eta Gipuzkoako Alkoholiko Anonimoen eta Al-Anoneko familietako kideak izango ditu lagun. Doakoa izango da.