Lanean segitzeko prest

Nerea Uranga 2012ko maiatzaren 9a

Pasa den igandean auzolanean Urola ibaia garbitzen jardun zuten 45 herritarrek Zestoan. Baina lanean segitzeko gogoz daude herritarrak, eta ekimenari segida emanez ostiralerako bilera irekira deitu dute, 18:30ean, kultur etxean. Bertan, joan den igandeko auzolanaren inguruko balorazioa egingo dute, eta aurrera begira ibaia garbitzen nola segi aztertuko dute. Hala ere, Zestoako Udaleko Ingurumen Saileko Izaskun Larrañagak azaldu duenez, igandekoa oso positiboa izan zen. «Balorazio orokorra bileran egingo da, baina  auzolanak izandako parte hartzea oso positiboa izan da. Adin guztietako herritarrek hartu dute parte, eta jendeak gustura jardun du». Herritarrek lanerako borondatea eta herriaren alde jarduteko gogoa erakutsi dutela dio Larrañagak. Igandean Arozena hotelaren atzetik Errotazar baserrira arteko ibai zatia garbitzekotan ziren, baina azkenean Zubimusuko zubitik Errotazar artekoa txukundu zuten, Arozena atzean ura goian zegoelako. Uste baino hondakin gehiago atera zuten garbitutako ibai zatitik: telebistak, taberna atarietako aulkiak, alfonbrak, panpinak, plastikoak… Goizeko bederatzietan hasi eta hamabiak aldera bukatu zuten auzolana. Ondoren, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa egin zuten. Zestoako herritarrak auzolanerako proposamenak egiten ari direla diote udalekoek, eta auzo batzuetan hasi dira ibaia garbitzeko saio kolektiboak antolatzen.  

Auzolana Zestoan

Joan den igandean zestoarrak Urola ibaia auzolanean garbitzen (Argazkilaria: Karmelo Arrizabalaga)

Pasa den igandean auzolanean Urola ibaia garbitzen jardun zuten 45 herritarrek Zestoan. Baina lanean segitzeko gogoz daude herritarrak, eta ekimenari segida emanez ostiralerako bilera irekira deitu dute, 18:30ean, kultur etxean. Bertan, joan den igandeko auzolanaren inguruko balorazioa egingo dute, eta aurrera begira ibaia garbitzen nola segi aztertuko dute.

Hala ere, Zestoako Udaleko Ingurumen Saileko Izaskun Larrañagak azaldu duenez, igandekoa oso positiboa izan zen. «Balorazio orokorra bileran egingo da, baina  auzolanak izandako parte hartzea oso positiboa izan da. Adin guztietako herritarrek hartu dute parte, eta jendeak gustura jardun du». Herritarrek lanerako borondatea eta herriaren alde jarduteko gogoa erakutsi dutela dio Larrañagak.

Igandean Arozena hotelaren atzetik Errotazar baserrira arteko ibai zatia garbitzekotan ziren, baina azkenean Zubimusuko zubitik Errotazar artekoa txukundu zuten, Arozena atzean ura goian zegoelako. Uste baino hondakin gehiago atera zuten garbitutako ibai zatitik: telebistak, taberna atarietako aulkiak, alfonbrak, panpinak, plastikoak…

Goizeko bederatzietan hasi eta hamabiak aldera bukatu zuten auzolana. Ondoren, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa egin zuten.

Zestoako herritarrak auzolanerako proposamenak egiten ari direla diote udalekoek, eta auzo batzuetan hasi dira ibaia garbitzeko saio kolektiboak antolatzen.

 

Parte-hartzaileak

Auzolanean parte hartu zutenak eta bildutako hondakinak, plazan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide